Jason Collinsek, 2013an, publikoki adierazi zuen homosexuala dela. Hala egin duen NBAko lehen jokalaria da. Orduko presidente Obamak txalotu egin zuen bere sexu-orientazioaren berri emateagatik, eta, 2014an, TIME 100: The Most Influential People in the World aldizkariaren azalean agertu zen. Urte hartan bertan utzi zuen saskibaloia, eta, gaur egun, LGBTQI+ komunitatearen aldeko aktibismoan aritzen da. Jasonen adierazpena urrats garrantzitsu bat izan zen bai kolektiboarentzat, bai aniztasunarentzat, oro har, kirolean, eta bereziki gizonezkoenean, ikusezin egin izan baitituzte normaltzat jotakoez bestelako desira-orientazioak. Egia da gero eta kirolari gehiagok hitz egiten dutela aho betean euren desira-orientazioari buruz, baina, NBAn, beste inork ez du egin Jasonek egindakoa.
![Jason_Collins_Brooklyn_Nets_2014.jpg](https://static.wixstatic.com/media/80e225_b535dece89a543f28ff33b79431017f2~mv2.jpg/v1/fill/w_472,h_418,al_c,q_80,usm_0.66_1.00_0.01,enc_avif,quality_auto/Jason_Collins_Brooklyn_Nets_2014.jpg)
Keith Allisonen irudia. Iturria: Flickr. Jason Collins; lizentzia: Creative Commons Attribution-Share Alike 2.0 Generic license
Erreferentziak:
-
Marca (2020ko maiatzak 5). “Collins, único NBA declarado homosexual: ‘Kobe y Pau me hicieron sentir muy bien’”. https://www.marca.com/baloncesto/nba/2020/05/05/5eb1836aca474107118b461f.html
-
Casado, E. (2021). 20minutos. “Qué fue de… Jason Collins: el primer jugador abiertamente gay de la NBA”. Hemendik hartua: https://blogs.20minutos.es/quefuede/2021/07/02/que-fue-de-jason-collins-el-primer-jugador-abiertamente-gay-de-la-nba/