top of page

ZER DA INKLUSIOA?

UNESCOren arabera, «inklusioa da pertsonen aniztasunari eta desberdintasun indibidualei modu positiboan erantzuten dien ikuspegia (...)».

Inklusioa praktika edo prozesu bat da, eta xede du pertsona guztiak (bereziki, desberdinak izateagatik historikoki baztertuak izan direnak, dela jatorriagatik, sexu-orientazioagatik, desgaitasunagatik edo beste arrazoiren batengatik), haien ezaugarriak kontuan hartu gabe, gizartean onartuak izatea, ingurunearen parte sentitzea, inplikatuta egotea eta pertsona gisa errealizatzeko posibilitate eta aukera berberak izatea. Inklusioa garrantzitsua da gizarte-eremuan, baina baita hezkuntza-eremuan eta lan-eremuan ere.

Vernā Myers aniztasun-aholkulari eta Netflixeko Inclusion Strategy ataleko presidenteordearen arabera, «aniztasuna da norbaitek festa batera gonbidatzea, eta inklusioa, norbaitek dantzan egitera ateratzea». Hau da, aniztasuna egoteak ez du esan nahi inklusioa dagoenik.

pexels-cottonbro-10617830.jpg

cottonbroren argazkia, Pexels ataritik hartua.

Erreferentziak:

bottom of page